Amancay Gaztañaga

Amancay Gaztañaga Sagarzazu (Guayaquil, 1980), Madrilgo RESAD-en lizentziatu zen interpretazio arloan eta biolineko irakasle titulua eskuratu zuen Amaniel kontserbatorioan. Ordutik formatzen jarraitzen du.

Kamikaz kolektiboaren sortzaileetako bat da; azken lanen artean Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi, Matriuska eta Krak laburmetraia topatuko ditugu, hiruak kolektiboaren baitan sortuak izan dira. ArteDramarentzat Atzerrian lurra garratz antzezlana idatzi du Ander Lipusekin batera eta zuzendari lanetan ibili da antzezlan berdinean.

Telebistan; Vikingak saioa sortu eta zuzentzen du Erika Olaizola eta Zuriñe Hidalgorekin batera. Itsaso, Alardea, Beti Mugan eta Intimidad telesailetan parte hartu du aktore moduan azken urteetan, besteak beste.

Idazle bezala bi liburu argitaratu ditu, Martin Martina eta urrezko orrazia (ELKAR 2014) eta 39 Lore (SUSA 2021).

Grises musika taldeko kide da 2010etik, sei diska argitaratu dituztelarik. Hainbat bideoklip zuzendu eta editatu ditu talde ezberdinentzat. Zestoako
Interpretazioa Eskolako zuzendari eta irakasle da hainbat urtez.