Erika Olaizola

Erika Olaizola Eizmendi (1989 Azpeitia) Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan Errealizazio ikasketak egin ondoren, Donostiako Arte Eszenikoen Eskolan ikasi zuen hiru urtez. Orduztik formatzen jarraitzen du.

Kamikaz Kolektiboaren sortzaileetako bat, hainbat sari jaso zituen Z U L O laburmetraia eta Krak eta Euli-giro, Käffka, Panpina eta Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta Troia antzezlanak sortu, idatzi eta zuzendu ditu kolektiboaren baitan.

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldeekin Euskal Herrian zehar biran ibili zen Francoren bilobari gutuna antzezlanarekin. Bere lanik kuttunenetakoa, Xake produkzioaren Lur antzezlana. Zutani eta Egukilore ,biak ere sarituak izan ziren pieza laburren sortzailea, idazlea, zuzendaria eta aktorea. Zazpi urtez, Azpeitiko Emakumeen Antzerki taldeko kide izan zen, hainbat antzerki obratan parte hartuz.

Zinea ere egin du. Los tontos y los estupidos Roberto Caston zuzendariarekin eta Oreina Koldo Almandozekin. Telebistan, Goenkale seriean aritu da. Kartzela webseriean ere aktore lanak egin ditu.

Azken urteetan Xanti Rodriguezen Ospel films-ekin kolaboratzen hasi da. Ospel laburmetraian aktore zuzendari eta Pasaia laburmetraian aktore moduan.
Hainbat urtez, Deban, gazteen naiz helduen antzerki irakaslea ere bada.

Zinea ere egin du. ‘Los tontos y los estupidos’ Roberto Caston zuzendariarekin eta ‘Oreina’