Miren Gaztañaga (1979 Orereta). Txiki-txikitatik sentitu izan du bere burua sormenarekin guztiz harremanean. Arte Ederretan lizentziatu zen.
Antzerkiola Imajinarioko kideekin elkarlanean hasi zen 1.999an. Hura izan zen bere lehenengo eskola, bertan hainbat lan eginez: 8 Olivetti poetikoak, Mundopolski: erreboltaren ziaboga, Yuri Sam. Otoitza. Bidean talde desberdinekin lan egiteko aukera izan du, horien artean Arriaga antzokiak ekoiztutako eta Calixto Bieitok zuzendutako Obabakoak antzezlanean, Tanttakaren Uda gau bateko ametsa eta Komunikazioa-Inkomunikazioa lanetan eta Artedrama, Le Petit Thétrê de Pain eta Dejabu taldeekin Errautsak antzezlanean, besteak beste.
Telebistako proiektu maiteenak Martina eta Aitaren etxea izan dira. Zineman Igelak eta El guardián Invisible. Sorkuntza pertsonalarena ezinbestekoa duen esparru bat da beretzat: laborategia, etxeko sukaldea, jolasteko aukera gehien ematen duen txokoa eta sortzaile bezala hazteko eremu nagusia.
Sortutako lanen artean: Euli-giro, parte naizen Kamikaz Kolektiboarekin sortutakoa, Diálogo besteak beste Gabriel Ocina aktorearekin batera sortutakoa, Heriotza bikoitza (doble malta) Jon Ander Alonso, Eneko Sagardoy, Zazpi t ́erdi eta beste hainbat lagunekin sortutakoa edo guztietan pertsonalena den Stereo, bere lan kuttunetakoa.