- ekitaldia hau amaitu da.
Panpina / Dima
2020-11-27 @ 20:30
2014. urtean hasi nintzen Panpinaren ideiari bueltaka, baina, hau burutzeko momentua ez zelako edo kajoian geratu zen proiektua.
Orain dela hilabete, Borja Vilaseca-ren esaldi bat irakurri nuenean, zuzeneko konexioa sentitu nuen Panpinaren istorio harekin. Bulkada hau jarraituz, gaur, orain, 5 urte geroagoko begiradatik, kontatu gabe geratu nintzen hura kontatzeko momentua dela sentitu dut. Gauza bakoitzak, bere momentua duelako.
Ibilbide profesional nahiz pertsonalean, inflexio puntu batean aurkitzen naiz. Gaztetasunetik heldutasunerako bide honetan, esperientzia apur bat bildu dut eta gogoa daukat indarrak batu, eta niretzat hain pertsonala den lan hau aurrera ateratzeko.
Panpina, proiektu pertsonal bat izatetik abiatuko zen arren, Oier Guillan eta Leire Arenasekin elkartu naiz, sormen prozesua modu kolektiboa egin nahi nuelako.