Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Agur eta Dolore

2019-03-12 @ 12:00

Ikuskizun baten ondorenean jarri zen Agur eta doloreren hazia. Miren Gaztañaga eta Iraia Eliasek bertan egin genuen topo ikusle bezala eta ikuskizun horretan ikusitako hainbat ezaugarrirekin zerbait egiteko gogoa sartu zitzaigun, umoretik, jolasetik. Aitzakia bat behar ordea elkarrekin zerbait sortzeko, eta orduan agertu zen Pabelloi 6ko antzerki laburraren jaialdirako deialdia. Bi aldiz pentsatu gabe helburutzat hartu eta hainbat gosari eta kafe hartze aprobetxatu genituen kulturaren inguruan bizitakoak eta hausnarketa ezberdinak proiektu batean aurkeztu eta deialdian izena emateko. Testu zehatzik gabe, ideia nagusiak eta inspirazio iturri ezberdinak erakutsiz eta lan metodologia aipatuz.

Bertan aurkeztu ziren proiektuetatik aukeratuak izan ginen, eta beraz, buruan bueltaka genituenak taularatu behar genituen, bai ala bai, eta dena 20 minutu eskasean. Orduan jo genuen kanpo begiradan laguntzeko konplizearengana. Gure inprobisazio eta ideiak ordenatzen lagunduko zigun pertsonarengana, zerk funtzionatzen zuen eta zerk ez ikusten eta zehazten lagunduko zigunarengana. Gure jolasetik ateratako testuak txukun txukun jasoko zituenarengana.

Amancay Gaztañaga eta hirukoa osatuta, errez joan da sormenaren bidaia, gozagarri eta umorez.

Plazerrez eta jolasez blai, antzeztera irteten garenean bezalaxe.

Kriseilu saria jaso zuen 2018an, euskarazko lan onenari.

Xehetasunak

Data:
2019-03-12
Ordua:
12:00

Egoitza

Irale
España + Google Map