Amancay Gaztañaga

Amancay Gaztañaga (Guayaquil-Ecuador, 1980) 2002 urtean lizentziatu zen Madrilgo R.E.S.A.D-en (Real Escuela Superior de Arte Dramatico). Urte berdinean goi mailako ikasketak amaitzen ditu Madrilgo Amaniel kontserbatorioan, biolineko irakasle titulua eskuratuz. Peter Brook-en konpainiarekin bi master burutzen ditu Madrilen.

Antzerki lanetan mundu osoan biran ibili da Lóm Imprebis taldearen “Quijote” antzezten bost urtez. Tanttakarekin “Sonujolearen semearen” munduan galdu da.

Kamikaz kolektiboaren sortzaileetako bat izan da eta barruko mamuak atera ditu Uxue Alberdiren “Euli-giro” antzeztuz, “Uda gau bateko ametsean” ere ibili zen besteak beste… Naiz eta azken urteetan inspirazioa zuzendari bezala etorri zaion; Z U L O laburmetraia idatzi eta zuzendu du Erika Olaizolarekin batera, 2016an euskal antzerki topaketetan ikustelaren saria irabazi zuen “Sweeney” berak moldatu eta zuzenduriko antzezlanarekin. Gaur egun berak idatzi eta zuzendutako “Hysteria” antzezlanarekin dabil buru belarri.

Telebistan, 3txulo saioan, 4ra ren pertsonaia antzezten du eta GRISES taldeko abeslaria da.