Erika Olaizola

Erika Olaizola Eizmendi (1989 Azpeitia) Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan Errealizazio ikasketak egin ondoren, Donostiako Arte Eszenikoen Eskolan ikasi zuen hiru urtez. Orduztik formatzen jarraitzen du.

Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldeekin Euskal Herrian zehar biran ibili zen ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlanarekin. Bere lanik berezienetakoa, Xake produkzioaren “Lur” antzezlana. Sarituak izan ziren “Zu ta ni” eta “Eguzkilore” pieza laburren sortzailea. 7 urtez, Azpeitiko Emakumeen Antzerki taldeko kide izan zen, hainbat antzerki obretan parte hartuz.

Kamikaz Kolektiboaren sortzaileetako bat, “ Euli-giro” antzezlana, Z U L O laburmetraia eta Käffka antzezlanekin.

Zinea ere egin du. ‘Los tontos y los estupidos’ Roberto Caston zuzendariarekin eta ‘Oreina’ Koldo Almandozekin. Telebistan Goenkale seriean ere aritu da. Oraintxe, grabatu berri den “kartzela” webseriean aktore lanak egin ditu.

Hainbat urtez, Deban, gazteen antzerki irakaslea ere bada.