Hilabetetako lanaren emaitza lehendabiziko aldiz jendaurrean erakutsi aurretik “beti izaten diren zalantza eta beldur horiek” uxatu dituzte Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) eta Iraia Eliasek (Zarautz, 1980), estreinatu baitute dagoeneko euren azken sorkuntza lana: Matriuska. Lehen emanaldia hilaren 2an egin zuten Donostiako Egia auzoko Le Bukowski aretoan, eta Igeldoko Itsas Aurre kultur etxean ere izan dira harrezkero. “Oso pozik” daude publikoaren erantzunarekin, bi lekuak “erabat” bete direlako, Gaztañagaren arabera…

https://gipuzkoa.hitza.eus/2020/02/14/matriuska-k-hasi-du-bidea/