Emakume 1, emakume 2, emakume 3, kanpai hotsekin batera, puntual elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean.
Ba ote dakite, beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?
Nork mugitzen ditu emakume hauen kortseen hariak?
“Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” obra antzesten ari dira Kamikaz kolektiboa eta Ttak Teatroa.
https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/audioak/
Horixe da Kamikaz Kolektiboaren antzezlan berriaren izena. Iraia Elias, Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga daude atzean. Eta aurrean.
Hortxe ditugu hiru emakumeak, patxada ederrean, tea eta pasteltxoak hartzen garai bateko jantziekin apainduta. Antzematen dugu asteroko hitzordua dela, agian arratsalde guztietakoa. Hortxe daude, egon aditzaren esangura betean, gizonik gabeko denbora berezi horretan, beraientzat bakarrik sortu duten intimitate horretan.
https://www.berria.eus/paperekoa/1992/024/001/2021-11-03/fikzioaren-hiltzaileak.htm
Gaurkoan bai. Antzokiko eserlekuak jendez lepo, ikuslegoa gogoz eta taula gainekoa jasotzeko jarrera harkorrarekin, gremioko profesional eta sortzaile ugari besaulki patioan eta estreinatzera zihoazena azalean itsatsia zeramaten hiru aktore handi eszenatokian. Leku propioa justiziaz lortua baitute aspaldidanik Erika Olaizola azpeitiarrak, Amancay Gaztañaga zestoarrak eta Iraia Elias zarauztarrak.
https://uztarria.eus/komunitatea/ignacioarakistain/1635757734475-dena-dago-egiteko
Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Kulturaz kooperatibak, Kamikaz kolektiboak eta Ttak teatroak
Erika Olaizolak, Amancay Gaztañagak eta Iraia Eliasek ondu duten ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ antzezlana taularatuko dute igandean Azpeitiko Soreasun, Euskal Antzerki Topaketen lehen asteburua ixteko.
https://urolakosta.hitza.eus/2021/10/28/azukre-asko-edulkorazio-gutxi/