FitxaPrentsa

Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera.

Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.Matriuska bi taldeen arteko elkarlanaren bigarren lana da. Aurretik Agur eta dolore pieza motza egin bait genuen elkarrekin.

 

‘Matriuska’-k hasi du bidea

Hilabetetako lanaren emaitza lehendabiziko aldiz jendaurrean erakutsi aurretik “beti izaten diren zalantza eta beldur horiek” uxatu dituzte Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) eta Iraia Eliasek (Zarautz, 1980), estreinatu baitute dagoeneko euren azken sorkuntza lana: Matriuska. Lehen emanaldia hilaren 2an egin zuten Donostiako Egia auzoko Le Bukowski aretoan, eta Igeldoko Itsas Aurre kultur etxean ere izan dira harrezkero. “Oso pozik” daude publikoaren erantzunarekin, bi lekuak “erabat” bete direlako, Gaztañagaren arabera…

https://gipuzkoa.hitza.eus/2020/02/14/matriuska-k-hasi-du-bidea/

Ahoz Aho: ‘Emakume erreferenteak plazaratu nahi izan ditugu ‘Matriuska’ honekin’

Amancay Gaztañaga eta Iraia Elias aktoreak ‘Matriuska’ antzerki obraz aritu dira ‘Ahoz Aho’n. Poltsiko Antzerkiaren sorkuntza saria jaso du lanak eta emakumezko erreferenteak ikustaraztea du helburu.

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7026931/bideoa-amancay-gaztanaga-eta-iraia-elias-matriuska-antzerki-obrari-buruz/

EITB Kultura: La obra de teatro Matriuska ya está en marcha

Iraia Elias y Amancay Gaztañaga nos hablan, en Zestoa, de Matriuska. La obra de teatro que han creado juntas dentro del programa de Creación de Teatro de Bolsillo de Donostia.

https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/videos/detalle/7014089/video-la-obra-teatro-matriuska-esta-marcha-/