FitxaPrentsa

2014. urtean hasi nintzen Panpinaren ideiari bueltaka, baina, hau burutzeko momentua ez zelako edo kajoian geratu zen proiektua.

Orain dela hilabete, Borja Vilaseca-ren esaldi bat irakurri nuenean, zuzeneko konexioa sentitu nuen Panpinaren istorio harekin. Bulkada hau jarraituz, gaur, orain, 5 urte geroagoko begiradatik, kontatu gabe geratu nintzen hura kontatzeko momentua dela sentitu dut. Gauza bakoitzak, bere momentua duelako.

Ibilbide profesional nahiz pertsonalean, inflexio puntu batean aurkitzen naiz. Gaztetasunetik heldutasunerako bide honetan, esperientzia apur bat bildu dut eta gogoa daukat indarrak batu, eta niretzat hain pertsonala den lan hau aurrera ateratzeko.

Panpina, proiektu pertsonal bat izatetik abiatuko zen arren, Oier Guillan eta Leire Arenasekin elkartu naiz, sormen prozesua modu kolektiboa egin nahi nuelako.

 

 

Eitb Kultura: Stereo eta Panpina aurrez aurre

Hamar urte baino gehiago daramatza Miren Gaztañagak Stereo lanarekin, eta Erika Olaizolak Panpina sortu berri du. Bika dira bakarkako lanak eta oso pertsonalak.

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/eitb-kultura/bideoak/osoa/6945261/bideoa-stereo-eta-panpina-aurrez-aurre/

Kamikaz kolektiboko Erika Olaizolarekin Panpina antzezlanari buruz

Keinu Leihoak zikloaren barne, Kamikaz kolektiboko Erika Olaizolak Panpina lana oholtzaratuko du igande honetan Lesakan. Erikarekin egon gara.

https://erran.eus/bortziriak/1575536475353-kamikaz-kolektiboko-erika-olaizolarekinpanpina-antzezlanari-buruz

Nor naiz begiratzen ez banaute?

Zerbait abstraktua, probokatzailea, intimoa, zirikatzailea, umoretsua, iluna. Panpinaren unibertsoa aztertu eta izkina guztietara iritsi da Erika Olaizola (Azpeitia, 1989) sortzailea. Obra honetan barrutik atera zaiona proiektatu du.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2668/panpina-antzezlana

"Panpina antzezlanak norberaren alderdi deserosoak, desatseginak eta ilunak azaleratzen ditu" - elkarrizketa - uberan.eus

Erika Olaizolak Panpina antzezlana estreinatuko du gaur Azpeitiko Antzerki Topaketen barruan, Kultur mahaiak emandako sormen beka bati esker. Behar pertsonal batetik abiatu den antzezlana da Panpina, eta bera bakarrik egongo da oholtzan. (Argazkia: Yuri Agirre).

http://www.uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/erika-olaizola-panpina-antzezlanak-norberaren-alderdi-deserosoak-desatseginak-eta-ilunak-azaleratzen-ditu

Erika bere itzalarekin larrutan jendaurrean - eitb.eus

Erika Olaizola Erika Roobois bihurtuko da eszenan Panpina obran. Eta bere itzalarekin larrutan, jendaurrean.

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/6771377/erika-olaizola-panpina-antzeslanaz-arratsean-euskadi-irratian——/

«'Panpina' honek nire esentzia osoa du» - berria.eus

Barruan zuen iruditeriatik abiatuta deskubritu du Olaizolak ‘Panpina’-ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Momentu intimoak, ganberroak nahiz probokatzaileak dituen antzezlan bat izan da emaitza.

https://www.berria.eus/paperekoa/1874/022/001/2019-10-31/panpina-honek-nire-esentzia-osoa-du.htm

"Zerbait gertatzen ari da" - Kritika, Antzerkia - berria.eus

https://www.berria.eus/paperekoa/1984/029/002/2019-11-05/zerbait-gertatzen-ari-da.htm