Azken orduko albistea: Renata berpiztu egin da! Renata 133garren aldiz hil da; marrazoz betetako piszinara salto egin eta bururik gabe geratu denean. Lasai, berehala berpiztuko baita.
Renata etengabe hil eta pizten da, esku artean hil ala biziko misio bat daukalako. Pantailen artean desitxuratzen ari den sistema aldrebes baten erdian, lortuko ote du nola bizi ahaztu duen jendartea esnatzea?
Bira berria hasi du Kamikaz Kolektiboak ‘Renata’ antzezlanarekin. Oholtza gainean elkartuko diren lau aktoreek gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiak landuko dituzte distopia abiapuntutzat hartuta.
https://www.deia.eus/ortzadar/2025/03/03/distopia-errealitatearen-ispilu-9349528.html
Gizarte distopiko bat sortu dute Kamikaz kolketibokoek beraien antzezlan berrian. Renata izena duen protagonistak gizarte ero bat salbatzeko ardura izango du. Guztien artean ondu dute obra, eta kolektiboan ohikoa den umorea eta satira ez dira faltako.
Kamikazeko kideekin batera, Renata obra estreinatu zuen Xanti Agirrezabalak (Azpeitia, 1997) joan den astean Durangon. Gaur Zarautzen ariko dira, Modelon.
Kamikas kolektiboak ‘Renata’ komedia aurkeztu du. Durangon egin zuten estreinaldia, antzerkiaren nondik norakoak azaldu dizkigute. Distopia batean kokatuta dago antzezlana, eta, Renatak, protagonistak, mundua salbatu behar du.
Bihar taularatuko du estreinakoz Kamikaz kolektiboak ‘Renata’ antzezlana, Durangoko San Agustin kulturgunean (Bizkaia). «Jolasaren» bidez gai serioak lantzeko hautua egin dute kolektiboko kideek.
https://www.berria.eus/kultura/renata-minaz-mintzatzen-ez-den-distopia_2136783_102.html