FitxaPrentsa

KALE ANTZERKIA

Herrian objetu misteriotsu bat agertu da. Arriskutsua izan daitekeelakoan hiru superheroi hauek deitu dituzte herria salbatzeko. Beraien botere guztiak erabiliko dituzte misioa aurrera eramateko eta herritarren laguntza ezinbestekoa da. Herrian sortu den tentsioa handia da eta edozein momentutan eztanda egin dezake.

 

Superheroiak edozein herritan salbatzaile

Kamikaz kolektiboak “Troia” kale-antzerkia ari da eskaintzen, superheroien dohaiez eta ahuldadez.

Iraia Elias Azeri buztan, Erika Olaizola Monika eta Amancay Gaztañaga Pakiles, hiru nortasuneko superheroiak, edozein kale edo plazetara iritsiko dira, egun batetik bestera herrian agertutako objektu misteriotsu baten arriskutik jendea salbatzeko.

Marrazki bizidunen estetikaz eta kontamoduaz dator obra, Eguzkiren ahotsaren laguntzaz.

https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/arratsean/osoa/9326521/kamikaz-kolektiboko-kideak-troia-kaleantzerkiaz-arratsean-euskadi-irratian/

“GURE SALBATZAILEAK”

Udako programazioan kale-antzerkia izaten da nagusi, eta abuztuaren lehen igandean Kamikaz kolektiboaren azken sorkuntzaz gozatu dugu Durangoko Aurora Abasolo parke lasaian, bertako aulki tolesgarri guztiak beteta zeudela, herria nabarmen hutsik egon arren. 
 Egurrezko kutxa batek presiditu du eremu eszenikoa –egia esan, ez da beste elementurik existitu emanaldian zehar–, eta bere kolore berdearen gainean hori koloreko oharpen-hirukiek era guztietako arriskuez ohartarazten zituzten ikusleak. Hiru super heroiak agertu direnean hartu du kutxa misteriotsuak bere zentzua, haren inguruan ibili direlako hirurak, zein baino zein ausartago, zein baino zein ahoberoago herriak jasan zitzakeen kalte kosmikoez babestera haiek etorriak zirela azalduz.

https://ehaze.eus/artikuluak/kritika-troia-agus-perez/

Umorea ardatz, beste behin

Kamikaz kolektiboak Troia antzezlana taularatuko du lehendabizikoz bihar, Zarauzko Kalerki kale antzerki jaialdian. Santa Klara komentuan izango da emanaldia, 19:00etatik aurrera.

https://uztarria.eus/azpeitia/1688636283604-umorea-ardatz-beste-behin