Maitasunez sortutako maitasun istorio bat da Z U L O . Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolaren lehen laburmetraia. Lan hau burutu ahal izateko, ezinbestekoak izan ziren, TAOM produktorako Karlos Trijueque, Josu Torrealday eta Aitor Guerrero.
Z U L Oren ibilbidea sorpresaz beterikoa izan da. 2017an Euskal Herri osoan bidaiatzen ibli ondoren, hainbat sari eskuratu ditu:
- Lekeitioko Zinebileran, amateurren sailean, laburmetrai onenaren saria.
- Bilboko Zinebi jaialdian, SGAE Fundazioak emandako Euskal Zuendaririk onenaren saria.
- Huhezinema jaialdian bi sari: Vertigo saria produkzio onenari eta Mundukide saria.
- Laburbira zirkuituan hautatua izan zen.