Udako programazioan kale-antzerkia izaten da nagusi, eta abuztuaren lehen igandean Kamikaz kolektiboaren azken sorkuntzaz gozatu dugu Durangoko Aurora Abasolo parke lasaian, bertako aulki tolesgarri guztiak beteta zeudela, herria nabarmen hutsik egon arren. 
 Egurrezko kutxa batek presiditu du eremu eszenikoa –egia esan, ez da beste elementurik existitu emanaldian zehar–, eta bere kolore berdearen gainean hori koloreko oharpen-hirukiek era guztietako arriskuez ohartarazten zituzten ikusleak. Hiru super heroiak agertu direnean hartu du kutxa misteriotsuak bere zentzua, haren inguruan ibili direlako hirurak, zein baino zein ausartago, zein baino zein ahoberoago herriak jasan zitzakeen kalte kosmikoez babestera haiek etorriak zirela azalduz.

https://ehaze.eus/artikuluak/kritika-troia-agus-perez/